2017/04/12

Goizuetako etxebizitza eta lokalen eskaintza

Udalak Goizuetan alokatzeko eta saltzeko dauden etxebizitza eta lokalei buruzko atal berria sortu du.

Etxebizitza Batzordeak hasi zuen "Etxebizitza beharrei eta eskaerei buruzko inkesta" lanaren emaitza da atal hau. Herrian etxebizitzak eta lokalak eskuratzeko dagoen interesa eta beharra ikusita, Udalak, www.goizueta.eus webguneko atal berri hau sortu du Goizuetan alokatu eta saltzeko dauden etxebizitza eta lokalei buruzko informazioa argitaratu eta interesa duen orok eskuragarri izateko.

Udalaren asmoa etxebizitza edota lokala alokatu edota saldu nahi dutenen eta erosi edota alokatu nahi dutenen arteko zubi lana egitea da eta herritarren interesak asetze aldera, zerbitzu hau ahalik eta osatuena edukitzea.

Eskaintza zabala izan dadin, hemen dagoen informazioa aldagarria izango da eta etxebizitza edota lokalen bat eskaintzan jartzeko interesa duen edonork edozein momentutan izango du horretarako aukera.

Goizuetan hutsa duzun, erabiltzen ez duzun edota behar ez duzun etxe edo lokal baten jabe bazara, eta erabiltzeko interesa duen norbaiti alokatu edo saldu nahi badiozu, idatzi etxebizitzabatzordea@gmail.com helbidera edo jarri zuzenean Udalarekin harremanetan.

 

Egin klik hemen Goizuetako etxebizitza eta lokalen eskaintza ikusteko.