2020/11/20

Gaurtik aurrera erabilgarri dago komun publikoa

Iriartenea edo "Tifanitxo" eraikinean dago kokatua.

Tifanitxo barrutik eraberritzeko lanekin batera, herritarrek egindako eskaerari erantzunez, komun publikoa egin da pilotarien aldagelak zeuden tokian.

Komuna handia da, irisgarritasun arazoak dituztenentzako egokitua dago eta komuna, pixatokia, lababoa eta ispilua ditu. 

Lanak erabat bukatuta, erabiltzeko moduan dago jadanik.