2018/12/16

Gabonetako argiak jarriko dira kaleetan

Inkesta erantzun dutenen artean, gehiengoa izan da gabon argiak herriko kaleetan jartzearen alde bozkatu duena. Beraz, argiak, jarri egingo dira.

Inkesta baten bidez herritarrek hartu duten erabakia izan da gabonetako argiak kaleetan jartzea. 88 pertsonek bozkatu dute inkesta eta %81,8k argiak jartzearen alde bozkatu du; %11,4k ez jartzearen alde; eta % 6,8ri berdin zaio.

Beraz, herritarrek hartutako erabakiari kaso eginez, gabonetako argiak jarri egingo ditu Udalak kaleetan.