2020/03/27

Erosketak egiteko laguntza behar dutenentzat telefono berria jarri da

Herritarren Laguntza Sareko bolondresak arduratuko dira, behar dutenei erosketak egiteaz.

Covid-19 birusa dela eta, soilik erosketak egotera atera gaitezke etxetik kalera. Hala ere, kasu batzuetan ez da komeni erosketa hauek egitera ateratzea. Adibidez, adinekoak edo arrisku taldeko pertsonak (diabetesa, hipertentsioa, minbizia..). 

Pertsona hauek erosketak egiteko laguntza eskatu ahal izango dute 647862179 zenbakian, eta herriko bolondres batek egingo dizkio beharrezko erosketak, segurtasun neurri guztiak zorrotz betez. 

Umeak inorekin uzteko aukerarik ez duten gurasoek ere eskatu ahal izango dute laguntza hau, nahiz eta orain, umeekin erosketak egitera joatea baimentzen den.