2020/03/12

Datozen bi asteetako ekitaldi eta ikastaroak bertan behera gelditu dira

Covid-19 gaixotasunaren zabalpena etetea lortu nahi da neurri honekin

Nafarroako Gobernuko Osasun Sailaren gomendioei jarraiki, datozen bi asteetarako aurreikusita zeuden ekitaldi kulturalak eta ikastaroak bertan behera uztea erabaki du Goizuetako Udalak. Neurri honekin, Coronavirus gaixtoasunaren agerraldiari aurre egin nahi zaio.

Hortaz, hauek dira bertan behera geldituko diren kultur-ekitaldiak:

  • Martxoak 14: Bardoak, Nafarroako Taldekako Bertso Txapelketa
  • Martxoak 27: Katarrapikaka Ttiki lehiaketa
  • Martxoak 28: Dama beltzak kontzertua.

Honetaz gain, bertan behera geldituko dira astean zeharreko ikastaroak ere:

  • Pilates
  • Jumpfit
  • Total Training
  • Eskulanak

Udal zerbitzuek martxan jarraituko badute ere, ahal bada tramiteak telefonoz (948514006) edo emailez (udala@goizueta.eus) egitea eskatu du Udalak, herritarrak bertara hurbiltzea saihestuz. Hala nola, jendea bildu daitekeen guneak, gimnasioa kasu, saihestea gomendatzen da.

Bi aste hauetan zentzuz jokatzeko eta bakoitzak ahal duen neurrian kutsatze berriak sortzeko bideak ez zabaltzeko abisuei kasu egiteko eskatzen da. Jende aglomerazioak ekidin eta eskuak ongi garbitzea, besteak beste. 

Informazio gehiago: https://coronavirus.navarra.es/eu/