2019/02/03

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Mendialdea eskualdean lehen sektorea suspertzeko

Lanpostua lehen sektorearen, merkaturatzeko zirkuitu laburren, talde handientzako sukaldaritzaren eta turismo-sektorearen arteko sinergia-aukeretan oinarritutako ekintza-plan bat diseinatzeko eta martxan jartzeko izango da.

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira:

- Nekazaritza-adar batean, ingurumen-zientzietan eta/edo antzekoetan tituluduna izatea

- Euskalduna izatea (B2 maila egiaztatu edo baliokiderekin).

- B1 gida-baimena edukitzea.

- Horiez gain, positiboki baloratuko da lanpostuarekin lotura duen prestakuntza osagarria, lanbide-esperientzia eta eskualdea ezagutzea.

Lanpostuari buruzko argibide osagarria eta kontratazio-prozesuan baloratuko dena albistean erantsitako dokumentuan dago.

Lanaldi erdiko kontratua izanen da, abenduaren 31ra arte, eta lana egoki burutuz gero, kontratua luza daiteke.

CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua “MENDIALDEKO ELIKADURA TEKNIKARIA” izanen da.  Epea 2019ko otsailaren 14an, 14:00etan, bukatuko da.  Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago jaso dezakezue www.cederna.eu/eus webgunean edo 948 20 66 97 telefono-zenbakian.