2025/05/29

BTT proba Goizuetan

Uztailaren 5erako antolatu dute eta izena emateko epea, ekainaren 29ra bitarte izango da.

Aspaldi, Ixkibi kanpinak antolatzen zuen BTT, baina haien lekukoa herriko gazte batzuk hartu dute eta uztailaren 5erako antolatu dute. Gure herriko mendietan 2 ibilbide antolatu dituzte, luzea (42km eta 1.500m-ko desnibela) eta motza (30km eta 950m-ko desnibela). Izena ematea ekainak 29 bitarte da eta parte hartzaile bakoitzak 25€ ordaindu beharko ditu. Gainera, argazkian agertzen den kamixeta eskatzeko aukera luzatu dute, Amaia Kafetegian eskatu behar da ekainak 8 baino lehen.

Guzti hau antolatzen ari diren gazteak, BTT proba egingo den bi ibilbideak prestatzeko lan handia egiten ari dira, horien artean: xendak, bideak, mendiak... garbituz. Herriarentzat mesede diren ekintzak dira horrelakoak eta gazteen antolakuntza horri esker, naturalki ateratzen den "auzolana" da. Zorionak eta eskerrik asko!