2020/03/29

Bost espezie desberdinetako landareak aldatu dira eskolako eremuan

Zuhaitzaren egunean ikasleekin aldatzekoak baziren ere, konfinamendua dela eta Udalak aldatu behar izan ditu.

Bost espezie desberdinetako landareak aldatu dira 2019 bukaeratik Berdabio basogintza S.L. enpresak prestatzen jardun duen Basakaundi parajean. 

Aurrez aipatu bezala, Basakaundin bertako haritza, gerezia, zedro japoniarra, atlaseko zedroa eta taeda landareak aldatu dira. Honekin lotuta, zuhaitzaren egunean eskolan espezie bakoitzeko ale bat aldatzeko asmoa zegoen, jolas eremuan dauden bost zuloetan. Covid-19ak eragindako alarma egoera dela eta, ordea, ezin izango da Zuhaitzaren eguna ospatu eta beraz, Udala arduratu da landare hauek aldatzeaz. Aldaketa bat egon da ordea. Taeda landareak prozesionariak erakartzen dituenez, honen ordez, alertze landare bat aldatu da. 

Espero dugu eskolako ikasleek laister izango dutela landare hauek ezagutu eta nola hazten diren ikusteko aukera.