2020/08/06

Bide-alde etxea izan da III. Udakolore Balkoi Lehiaketako Irabazlea

Pakitaren etxea izan da irabazlea eta epaimahaiak batez ere originaltasuna eta zeinen zaindua dagoen nabarmendu du.

Joseba Olaskoaga, Itsaso Lujanbio eta Garazi Loiartek osaturiko epaimahaiak herriko balkoi eta jardinak ikusi eta ebaluatu dituzte.

Etxe guztiak aztertu eta baloratu ondotik, epai-mahaiko kideek Bide-alde etxea izendatu dute 2020ko Udakolore lehiaketako irabazle. Zorionak beraz, Pakitari!

Herriko etxeetako honako elementuak hartu dira aintzat: Etxearen aurrekaldearen zainketa eta itxura osoa, balkoi eta leihoen edertasuna, apainketaren originaltasuna, loreen konposizioa eta bestelako elementu osagarriak hartu dira kontuan.

Honekin, herritarren parte hartzeari esker, herriaren itxura hobetzea da, goizuetarrek zein turistek ingurune atsegin eta ederraz goza dezaten.

Saria, herriko komertzioetan gastatzeko 150€ izanen dira, hiru hilabeteko epean.