2022/03/22

Bi bihurgune hobetuko dira Leitza-Goizueta errepidean

Lan hauek uda aldera burutuko dira, baina aurretik, martxoa-apirila inguruan, beste hainbat mantenimendu lan egingo dira Goiko Gainetik Aranora arteko bidean.

Astelehen honetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) behin betiko onartu dela jakinarazi izanak bultzada eman dio Leitzatik Hernanira  doan NA-4150 errepidean bi bihurgune hobetzeari. Trazadurak profil bihurgunetsua du, eta, horren ondorioz, gidariek kontu handiz ibili behar dute tarte jakin batzuetan. Leitza eta Goizueta lotzen dituen bide nagusia da.


Aurreikusitako hobekuntzak, 360.518,37 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne), 4,780 eta 4,970 kilometroetan egingo dira (Goiko Zentralaren gainean).  Bi bihurguneen birmoldaketak Ezkurrako herri-lurretan izango du eragina, batez ere. Zehazki, 1.796 metro koadroko azalera okupatuko da.

Lan hauek uda partean burutuko omen dira. 

 

Mantenimenduko lanak datozen asteetan

Goiko Zentraleko bihurguneen hobekuntzaz gain, beste hainbat mantenimendu lan egingo dira datozen asteetan. 


NAO (BON)ko argitaplena:
https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2022/57/3


Albistea prentsan: 

https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/zona-norte/2022/03/22/mejora-dos-curvas-carretera-leitza-goizueta-521509-1009.html