2019/07/13

Bergara-Eneako balkoia izan da aurtengo Udakolore lehiaketako irabazlea

Lehia estua izan da, baina saritua Bergara-Enea izan da.

Yoni Salaberria, Izaskun Loiarte eta Asun Rodriguez izan dira 2019-ko Udakolore balkoi lehiaketako epai-mahai kideak. 

Herriko etxeetako honako elementuak hartu dira aintzat: Etxearen aurrekaldearen zainketa eta itxura osoa, balkoi eta leihoen edertasuna, apainketaren originaltasuna, loreen konposizioa eta bestelako elementu osagarriak hartu dira kontuan.

Etxe guztiak aztertu eta baloratu ondotik, epai-mahai kideek Bergara-Enea etxea izendatu dute 2019ko Udakolore lehiaketako irabazle. Zorionak beraz, Juantxo-Juli eta Antton-Gloriari!

Honekin, herritarren parte hartzeari esker, herriaren itxura hobetzea da, goizuetarrek zein turistek ingurune atsegin eta ederraz goza dezaten.

Saria, herriko komertzioetan gastatzeko 150€ izanen dira.