2021/06/07

Beheko Landako pabimentazio lanen %53a ordaintzeko dirulaguntza eman du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Sailak 84.716,72 euroko diru-laguntza eman du.

2020ko martxoan bukatu ziren Goizuetako beheko landa industrialdeko lurzoruaren, ur hornidura eta argiteria publikoa kanalizatzeko obra lanak. 
https://erran.eus/leitzaldea/1588747022611-goizuetako-beheko-landako-pabimentazio-lanak-bukatu-dituzte


159.842,87€ko aurrekontua izan duen Goizuetako Beheko Landa industrialdeko lurzoruaren, ur hornidura eta argiteria publikoa kanalizatzeko obretarako, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Sailak 84.716,72 euroko diru-laguntza eman du.