2018/03/05

Bake epaile ordezko kargua

Goizuetako bake epaile ordezkoaren kargua hutsik gelditu denez, deialdi publikoa egiten da aipatutako kargua betetzeko.

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101 artikuloak eta Bake epaileen 1995eko 3 zenbakidun Erreglamentuaren 5 artikuloak agintzen duena jarraiki, deialdi publikoa egiten da aipatutako kargua betetzeko. Horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (martxoak 2) eta biharamunetik kontatzen hasita, legeak agintzen dituen baldintzak betetzen dituzten eta hautatuak izan nahi duten pertsonak, Goizuetako Udaleko bulegoetan eskaerak aurkeztu ditzaten.

Aurkeztu beharrekoak eta betebeharrak:

- Eskaera eta NAN fotokopia.
- Botere Judizialaren Lege Organikoaren 303 eta 389 artikuluetako ezgaitasun eta debekuetan ez aurkitzea.