Urtero bezala, herriko eragileek eta Goizuetako Udalak elkarlanean antolatzen dute beste hainbat herritar, tabernari eta baserritarren laguntzarekin.
Aurtengoa, hemeretzigarren edizioa izango du azienda, artisau eta nekazal feriak. Goizuetarrontzat hain berezia den egun honetan bazter guztietatik etorritako saltzaile eta bisitariek bat egingo dute Goizuetako herrian. Herriko trikitilariak eta dantzariak kaleak alaitzeaz gain, eguneko ekintzen artean artzai txakurren erakustaldia izango da berezienetako bat.
Herri bazkari arrakastatsurako txartelak salgai daude dagoeneko Amaia kafetegian eta Goizuetako Estanko eta Arropa Dendan.
Animatu!