2020/06/25

Auzolanerako deialdia datozen bi larunbatetarako

Larunbat honetan Itturrizarreko pista moldatuko da eta uztailaren 4ean herriko txokoak txukundu

Herriko txokoak txukundu eta garbitzeko auzolana deitu du Goizuetako udalak uztailaren 4rako, larunbaterako (Hasiera batean ekainaren 27rako zegoen deituta, Ttipi Ttapa aldizkarian hala agertzen da). Bertan parte hartu nahi duenak uztailaren 3a, ostirala arteko epea du udaletxera deitu eta izena emateko.  Auzolaneko asegurua eginen zaie izena ematen dutenei. Egindako lanaren truke, hamaiketakoa eskainiko die udalak auzolanean aritutako guztiei.

Bestalde, larunbat honetan Itturrizarreko pista (Tartazu auzoan) moldatzeko auzolana egingo da, goizeko 7etan hasita. Hormigoia botako denez, ezingo da pista hau erabili ekainaren 30a arte

Azkenik, herritarrei gogorarazi nahi zaie Txino auzotik Malenera arteko bidegorria oinezkoek erabiltzeko dela. Bide horretan, motordun ibilgailuekin etxebizitza edo lursaila dutenak bakarrik ibil daitezke eta erabiltzaile hauek abiadura mugak errespetatu beharko dituzte.  Gainera, kasu guztietan, bidegorritik doazen oinezkoek lehentasuna izanen dute.