2020/12/23

Auzolanean, herria egiten

Joan den asteburuan hainbat herritar elkartu ziren Tifanitxoko margotze lanak egitera

Batzuk bertan lokalen bat izanen dutelako, beste batzuk ikusminagatik eta gehienak Tifanitxon esku bat botatzeko asmoz, margotze lanak aitzaki hartuta, hainbat lagun hurbildu ziren pasa den larunbatean Tifanitxora. 

Lehen espazio handiko geletan banatua zegoena, gaur egun antolaketa berria du eraikinak. Gaztetxeko tabernak esaterako, barra luzeagoa jartzeko aukera izanen du aurrerantzean, eta lehendabiziko solairuan 4 gela sortu dira. Ganbaran, berriz, bi lokal eder eta txukun prestatu dira. 

Astez eragile desberdinetako herritarrak margotze lanekin hasi baziren ere, larunbat goizerako Udalak deitutako auzolana benetan arrakastatsua izan zen. 20 bat lagun, musikaz lagundututa, giro ederrean aritu ziren berritutako eraikinari kolorea ematen

Historia eta istorio askoren sehaska izandakoa da Iriartenea (hau da eraikinaren izen ofiziala) edo Tifanitxo eraikina, eta seguru hemendik aurrera ere herriari bizia emango dioten hainbat proiektu ikusiko dituela jaiotzen.