2025/05/25

Auzolana Iberon

Larunbatean, hainbat herritar elkartu ziren eta ibero ingurua garbitu zuten.

Duela astebete inguru, Goizuetako Udalak goizuetarrei deia egin zien Iberon Auzolana egitera animatzeko eta herritarren erantzuna txalotzekoa izan zen. Larunbata goizean, 9:00ak inguru 18 lagun elkartu eta Iberoko belarrak, larrak, iratzeak... moztu eta garbitu zituzten: batzuk desbrozadorarekin, besteak eskuzko lan tresnekin... Auzolana bi ordu eta erdian egin zen eta egindako lanen emaitza bikaina izan da. Txalotzekoak, jendearen parte hartzea, motibazioa eta lan egiteko modua, gustora eta giro ederrean aritu baitziren. Goizuetako Udala eta Herriaren izenean, ESKERRIK ASKO!