Goizuetan 2017ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoa martxan jarri duten herritarrek dirulaguntza eskatu ahal izango dute Udalean
Goizuetako Udalak “Goizuetan autoenplegua sustatzeko dirulaguntza banan-banako ebaluazio araubidean ezartzen duen ordenantza” onartu zuen (NAOn argitaratua 2019ko irailaren 13an).
Hori dela ta, dirulaguntza eskuratu ahal izango dute Goizuetan norberaren kontura 2017ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda duten bizilagunek.
Gizarte Segurantza eta Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan izandako gastuengatik emango zaie dirulaguntza.
Eskabideak aurkezteko epea: urriaren 1-31 bitartean