2020/02/27
Artikutza ezagutzeko bisita gidatuak martxoan
Hiru ibilbide desberdin egingo dira martxoan zehar, hoietako bat Arriurdinetatik hasita.
Donostiako Udalaren Artikutza natura programaren barruan, hiru ibilbide desberdin proposatu dira martxorako.
Hasteko, martxoaren 15ean, Artikutza auzotik abiatzen den ibilbide errez bat egingo dute, Enobietako urtegia izan zenaren inguruan, honetan Artikutzan dauzkagun anfibioak bilatuz. Hurrrengo proposamenak Elamako burdinola zaharrera eramaten ditu martxoaren 22an, irteera hau Artikutzaren alde ezazagunetik joango da, kontuan eduki elkartze tokia ez dela Eskas izango baizik eta Arriurdiñetako parkina. Martxoa bukatzeko, hilaren 29an, Artikutzaren goikaldera eramaten dittuen ibilbidetxo bat, azken honetan aldapa gainditu beharko dute baina bistek esfortzua merezi dute.
Gogorarazi digute, neurrirako bisitak egin nahi izanez gero, bisita gidatu pribatuak antolatzen dituztela familia edo lagunekin egiteko (8 pertsonatik aurrera).
Aipatutako ibilbideetarako izen emateak telefonoz (679 61 30 16) edo Donostiako Udalaren web orriaren bitartez egin behar dira hurrengo loturan.
Informazio gehiago:
https://www.donostia.eus/ataria/web/ingurumena/natura-biodibertsitatea/artikutza/jarduerak/bisita-gidatuak