PAC-erako beharrezko diren ziurtagiriak udalean eskatzeko epea urtarrilaren 23 arte izango da.
Ardi eta behi edo txokorren subentzio kanpainarako beharrezko diren ziurtagiriak, Goizuetako Udalean eskatzeko epea, datorren urtarrilaren 23 bitartean izango da.
Eskaera egiterakoan, aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:
- Errolda agiria, 3 urteko antzinatasunarekin.
- Herrian, urtean gutxienez 9 hilabetez, bizi denaren zinpeko aitorpena.
- Udalarekin zorrik ez duenaren ziurtagiria.
- Bakoitzak, jabetzan edo alokairuan, dituen lurren zinpeko aitorpena.
- Azinda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa.
- Nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen denaren ziurtagiria.
Udalak, bando bidez ere eman du abisoa.