Azken asteetan 535 metro hesi jarri dira auzo desberdinetako pistetan. Honetarako baserritarren laguntza ezinbestekoa izan da, beraiek markatu baitituzte gune arriskutsuenak.
Behin lanak bukatuta, baserrietako bideak seguruagoak izatea lortu da.
Lan hauek 22.000€ko gastua izan dute.
2023rako egitasmoak
2023an baserrietako bideak partxeatuko dira. Alkasoaldea, Alkainzuriain, eta Aitasemegi auzoetan hain zuzen ere. Lan hauek 187.000€ aurrekontua dute eta PIL diru-laguntzara aurkeztuko da.