2020/01/10

Zubimuxu aterpetxea kudeatzeko deialdia zabalik

Dagoeneko aurkeztu daitezke Zubimuxu kudeatzeko proposamenak, eta hilaren 31ra arte jasoko dira.

 

Azken hilabeteetan kontratupean kudeatu ondoren, berriro argitaratu da Zubimuxu aterpetxea kudeatzeko lehiaketarako deialdia. Hala erabaki zen udalbatzak abenduaren 19an egindako Osoko Bilkuran.

Dagoeneko zabalik dago lizitaziora aurkezteko epea eta hilaren 31a arte egin ahal izango dira Nafarroako Lizitazio Elektronikoen Plataforma (PLENA)ren bidez: 

https://plataformalicitacion.navarra.es:8443/sede/licitacion/licitaciones/detalle?id=1133191

Bi urteko kontratua eskainiko zaio kudeatzaileari; ondoren, urtero luzatu ahal izango da, hiru urtez, eta gehienez, bost urte egin arte.

Errentariak urtero Goizuetako Udalari ordaindu beharko dion kanon ekonomikoa zati finko bat izango da, gutxienez 720 €-koa eta gehienez 1.200 €-koa BEZ barne; eta zati aldakor bat, erreserben diru-sarreren% 5 izango dena. Ondorioz, interesdunek urteko gutxienez 720 (BEZ barne) €-koa den proposamena egin beharko dute, eta hori gorantz hobetu ahal izango da, gehienez ere 1.200 €-ra arte.