2017/09/14

Urria, azaroa eta abenduan N.A.N. egiteko edo berritzeko aukera Leitzan

Aldez aurretik hitzordua hartu behar da 948 012 012 telefonoan.

Urriaren 10ean, azaroaren 10ean eta abenduaren 12an Nortasun Agiri Nazionala berritu edo egiteko aukera eskainiko dute Leitzan. Aldez aurretik ordua hartzea beharrezkoa izango da eta horretarako 948 012 012 telefonora deitu behar da. Txanda bakoitzean gehienez 35 laguneko zerrenda egingo dute eta zerrenda bat osatzen denean hurrengo txandarako hitzorduak ematen hasiko dira. Pasaportea ezin da hitzordu hauetan berritu.