2020/03/27

Udaleko berriak Whatsappez jasotzeko telefono zenbaki berria

Informazio hau jaso ahal izateko "ALTA" mezua bidali behar da Whatsappez 687 83 23 86 zenbakira.

Goizuetarrek informazioa eskurago izango dute hemendik aurrera. Orain arte Udal zinegotzi batek bere zenbaki pertsonaletik bidaltzen zituen Udaleko eta herriko kontuak, baina hemendik aurrera, zenbaki berri hau erabiliko da informazioa bidaltzeko. Horregatik, deialdi honekin zenbaki hau ahalik eta gehien zabaldu nahi da. 

Informazioa jaso nahi dutenek pauso hauek jarraitu beharko dituzte: 

1) 687 83 23 86 zenbakia kontkatukoa mugikorreko agendan gorde "Goizueta info" izenarekin. 

2) "ALTA" mezua bidali 687 83 23 86 zenbakira. 

Hortik aurrera albisteak jasotzen hasiko da erabiltzailea. 

Kontuan izan zenbaki hau soilik informazioa jasotzeko dela. Kontsultaren bat egin nahi izanez gero Udaleko zenbakira deitu behar da: 948514006.