2017/09/29

TDT seinalea Goizuetan

Telebista seinaleak azken aldian ematen dituen arazoak direla eta, 848 42 55 55 telefonora deitzeko eskatu du Udalak.

Azkenaldian herrian ditugun telebista seinalearen arazoak direla eta, udalak TDTaren ikerketa bat egiteko eskatu zuen. Ikerketaren emaitzaren arabera, Goizuetan ez da arazorik aurreikusten. Baina telebistako kate batzuk, gaizki ikusten jarraitzen dute oraindik. Horregatik, udala berriro ere Nasertic enpresarekin harremanetan jarri da bigarren ikerketa bat eskatuz. Pasa den ostegunean egin zen eta emaitzen esperoan gaude.

Hala ere, telebista arazoek jarraitzen badute, Nafarroako Gobernuko zerbitzu teknikora deitzeko eskatu du Udalak.

Telefonoa: 848 42 55 55

Telefonoz deituta, gertakariaren berri eman behar da, azalduz zein telebista kate diren gaizki ikusten direnak, zein ordutan eta herriko zein kaletan.

Udaletxean ere kexa-idatzi bat egin daiteke.

Bandoa ere egin du Udalak informazioa zabaltzeko.