2017/12/20

Parkea berritzeko eta komun publikoak jartzeko eskaerari erantzuna

Udalak 2018ko aurrekontuetan, 17.000€ko gastu partida bat aurreikusiko du parkeetako proiektua gauzatzeko. Parkearen diseinua eskolako haurrek egingo dute.

Azaroan, herritar talde batek, eskaera bat sartu zuen udaletxean. Eskaera honetan, herriko parkea berritzea, lurzorua aldatzea, umeentzat tramankulu gehiago jartzea, komun publiko bat jartzea eta erantzuna publikoki ematea eskatzen zen.

Eskaera honen aurrean, azaroko batzar orokorrean, honakoa erabaki zuen udal taldeak:

- 2018ko udal aurrekontuetan, 17.000€ko gastu partida bat aurreikustea, non eskolak aurkeztuko dion udalari umeek diseinatutako parkeetarako proposamen proiektua.

- Aldi berean, ikusita herritarrek parkea berritzeko duten interesa, auzolan deialdi bat egingo balu udalak, parte hartzea eskatuko da.

- Komunari dagokionez, eskaera kontutan izango dela onartu du udalak.

- Akordioaren publikotasunari dagokionez, erabakiaren berri udaleko web orrian ematea erabaki da.