2023/02/03

Medikuaren etxe zaharra berriz salgai, enkante publiko bidez

Eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 6tik 28ra bitartekoa izango da.

Medikuaren etxearen salmentaren lehengo enkantea hutsik deklaratu ondoren, Udalak enkante berri baten prozedura hasi du, balorazio berriarekin.

Erosleak beheko solairua gehi bi altuerako bi etxebizitza libre egin ahalko ditu gehienez eta lanak eskriturak sinatzen direnetik gehienez ere bi urteko epean hasi beharko dira.

Prezio berria 89.064,41€ koa da, zergak kanpo. Prezioa gorantz hobetu ahal izango da. Ez da onartuko lizitazio-oinarri horren azpiko eskaintzarik.

Enkantean eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 6tik 28ra izango da, Goizuetako Udaleko erregistroan goizeko 9:00etatik eguerdiko 12:30ak arte.

Aipatutako enkantearen esleipen prozedura arautuko duen plegu admnistratiboa honako toki hauetan eskuratu daiteke:
-Goizuetako Udaleko Idazkaritzan
-Nafarroako Kontratazio Portalean:
https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoSubastas.aspx?Cod=2302031015168A0E591E
-Albiste honen beheko aldean erantsita.