2021/05/04

Joan den ostiralean hartu zuen erretiroa Angel Salaberriak

40 urtez aritu da aguazil gisa lanean Goizuetako Udalean.

Apirilaren 30ean ailegatu zitzaion Angeli jubilatzeko eguna. 40 urtez hainbat eginbeharretan aritu da herriko aguazil edo albinte gisa, eta horregatik, Goizuetako Udalak eta lankideek merezitako agurra eman zioten ostiral eguerdian. 

Oroigarri gisa, grabatutako ordulari bat oparitu zion Udalak urte guzti hauetan herriari emandako zerbitzua eskertu asmoz.