2022/08/10

Hondakinak era egokiago batean kudeatzeko kanpaina abiatu du Mendialdea mankomunitateak

Festetan edalontzi berrerabilgarrik erabili eta hondakin gutxiago sortzeko deia egin die herritarrei

Festak gainean ditugu eta egun hauetan zabor gehiago sortzen dela ikusirik, Mendialdea Mankomunitateak kanpaina berri bat jarri du martxan, alde batetik hondakin gitxiago sortu ,eta bestetik, sortzen dena era egokian bereizteko deia eginez. 

Era berean edalontzi berrerabilgarriak erabiltzera animatu nahi izan ditu herritarrak. 

Ingurumena zaintzen duen Mendialdea eraiki dezagun.