2019/12/02

Hemendik aurrera asteazkenetan izango da pediatra zerbitzua

Aurreko astean ostegunetan etorriko zela esan bazen ere, hemendik aurrera asteazkenetan etorriko da pediatra Goizuetara

Dagoeneko martxan jarri da Pediatra zerbitzua. Lehengo ostegunean hasi zen Teresa Rodriguez herriko ttikienak artzatzen, baina aldaketaren baten ondorioz, aurrerantzean asteazkenetan emango du zerbitzua. Abenduaren 4tik aurrera, beraz, asteazkenero 11:20etatik 14:30etara izango da pediatrara joateko aukera.