2019/05/07

Helpbidea proiektua

Larrialdi eta arreta zerbitzu desberdinek Goizuetako baserri eta borda habitatuen inguruko datu base bateratua izateko, Nafarroako Gobernuak abian jarri duen HELPBIDEA proiektuarekin bat egin du Udalak.

Larrialdi eta arreta zerbitzuak baserrietara errazago eta azkarrago iritsi ahal izatea helburu duen proiektu honek, baserri bakoitzari kodigo bat eman dio; baserri bakoitzak bakarra eta betirako bera izango duena. Baserriaren “NAN/DNI” antzeko honekin, zerbitzu publikoen datu baseak eguneratuak eta koordinatuak egongo dira eta larrialdietara 112ra deitzerakoan Helpbidea-kodigoa emanez gero, bereala inongo zalantzarik gabe argituko dute nondik deitzen den.

Nafarroako Gobernuak proiektu hau martxan jartzeko iragarritako dirulaguntza deialdira aurkeztu zen Goizuetako Udala eta metro-baserria egiteaz gain, baserriak identifikatzeko plaka indibidualak eta poste horizontalak jartzeaz arduratuko da Udala ondorengo hilabeteetan.

Ostegunean Goizuetako Udaletxeko ganbaran ospatu zen bileran proiektua aurkeztera Maria Jose Beaumont, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, eta Isabel Anaut, Babes Zibileko Zuzendaria, gerturatu ziren.

 

Ondorengo estekan ere kontsulta daiteke helpbidea:

https://administracionelectronica.navarra.es/helpbidea/buscar.html


Beste albisteak:

Gobernua:

ES (Luzea)

https://www.navarra.es/es/noticias/2019/05/02/el-proyecto-helpbidea-con-su-identificador-inequivoco-se-ha-presentado-esta-tarde-en-arano-y-goizueta

EUS (Laburtua)

https://www.navarra.es/eu/albisteak/2019/05/02/helpbidea-proiektua-eta-bere-identifikatzaile-argia-aranon-eta-goizuetan-aurkeztu-dute-gaur-arratsaldean

Noticias de Navarra:

https://m.noticiasdenavarra.com/2019/05/03/sociedad/navarra/presentan-en-arano-y-goizueta-el-proyecto-helpbidea