2018/06/16

Haitzalde etxeak irabazi du I. Udakolore balkoi lehiaketa

Haitzalde etxea da aurtengo Goizuetako balkoi eta etxe ederrenaren irabazlea.

Eguraldiak loreak edertzen askorik lagundu ez badu ere, Joxenton Apezetxea eta Arantxa Ansa bizi diren Haitzalde etxea izan da epaimahaikideek hobekien baloratu duten etxea. Balkoi eta lehioen edertasunaz gain, etxearen aurrekaldearen itxura eta zainketa, apainketaren originaltasuna eta loreen konposizioa hartu dituzte kontuan balorazioa egiterako garaian epaimahaikideek.

Irabazleek, 150€-ko saria jaso dute herriko komertzioetan gastatzeko. Hiru hilabeteko epea izango dute horretarako.

Zorionak!