2020/04/03

Goizuetarrek animo mezuak bidali dizkigute bideo bidez

Larunbatean 20:00etan txalo zaparrada indartsu baterako gonbidapena ere luzatu du Udalak

Deialdiari jator asko erantzunez, herritar mordoska batek bideo bidez erakutsi digute egun hauetan zertan ari diren, eta animoak bidlai dizkigute konfinamenduarekin segitzeko.

Bide batez, larunbatean txalo zaparrada indartsu baterako gonbidapena luzatu du Udalak,  eskerrak emateko ospitaleetan lanean ari direnei, herriko zaharreneri eta pazientzia handiz etxetik atera gabe dauden ttikienei. Eta nola ez, etxean janari eta botikari falta ez dadin, lan eta lan ari diren herriko komertzioetako langileei. 

Txalo zaparrada hau grabatua izango da eta ondorengo egunetan zabalduko da honen bideoa ere. 

Herritarren animo mezuen bideoa hurrengo loturan dago ikusgai. Gozatu!

https://drive.google.com/open?id=1diyu20-JfYGrjtMQD0DrcqlGDmk8_nOG