2020/04/15

Goizuetako Udalak bi zakur ditu bere esku, nahi duenak hartzeko.

Arratoi zakur bat eta cocker arrazako zakurra dira.

Goizuetako Udalak Arratoi zakur bat eta Cocker arrazako zakur bat ditu bere esku. Herritarren baten nahiko balitu, bat edo biak, Udaleko telefonora deitu beharko du ordutegi honetan: 

948 514006 zenbakira deitu 9:00-13:00 ordutegian. 

Apirilak 17, ostirala, baino lehen ez bada interesaturik azaltzen, Udalak txakurtegira eramango ditu.