2019/12/04

Funtzio aldaketak zaborra biltzeko kamioietan

Urtea bukatu bitartean kamioietako batzuk beste zeregin batzuk beteko dituzte.

Azken asteetan zaborra biltzeko Mendialdea Mankomunitateko kamioiarekin izaten ari diren arazoak direla medio, Iruñerriko Mankomunitateko kamioi baten beharra izan da hondakinak jasotzeko

Arazoa behin betiko konpontzeko lanean ari dira, eta konponbideetako bat dauzkagun kamioien funtzioak aldatzea izan daiteke. Froga gisa, hondakinak biltzeko modua aldatu da, aurreko astetik hasi eta urtea bukatu arte.

Urtea bukatu bitartean, Mendialdea Mankomunitateko kamioiak funtzio desberdinak izango dituzte: 

  • Orain arte papera eta ontzi arinak jasotzen zituen kamioiak, errefusa eta ontzi arinak jasoko ditu. 
  • Orain arte errefusa jaotzen zuen kamioiak, papera era kartoia jasoko ditu egun batzuetan, eta besteetan errefusa jasotzen segituko du. 

Funtzionatzeko era honek emaitza onak ematen baditu, kamioiak dagokien koloreekin margotuko dira. 

Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.

 

Hona hemen Mendialdea Mankomunitatearen oharra: 

Whoops, looks like something went wrong.