2017/02/15

Zuhaitzaren eguna

Gaur joan dira Arano eta Goizuetako Xalto ikastetxeko ikasleak zuhaitzak landatzera.

Duela urte batzuk egiten zen ohiturari jarraituz, Udalak aurten berriro jarri du martxan eskolatik irteera egitea zuhaitzak landatzera. Udalak eta Goizuetako eskolak elkarlanean antolatu duten proiektua da eta eguraldiak lagunduta, gaur egin dute irteera eskolako ikasle eta irakasleek. Beilekura (kanterako bidea) joan dira, bertan prestatu du eta udalak zuhaitzak landatzeko lekua. Udal langileak ere bertan izan dira laguntzen.

200 landare eskatu dira eta asmoa, 3-4 urtetan baso bat egitea da.