2020/11/03

Nafarroako Gobernuak eskatuta, abiadura murrizteko badenak kendu dira herri sarreretatik.

Mota horretako baden edo koskak ez omen dira legezkoak

Herritar asko ohartu izango zarete herri sarreretan zeuden abiadura moteltzeko baden edo koskak falta direla duela aste batzuetatik. 

Nafar Gobernuak jakinarazi duenez, mota honetako badenek ez omen dute legea betetzen, hortaz, kentzeko agidua eman zion Goizuetako Udalari. 

Momentu honetan koskarik ez badago ere, herritarrei eskatzen zaie abiadura muga zaintzeko ( 40 km/h) herrigunean. Halaber, Udala baloratzen ari da ze neurri hartuko dituen aurrerantzean abiadura moteltzeko. 

Bestalde, herritarrei oroitarazi nahi zaie bidegorrian (bertakoek izan ezik) eta Errekaundi pasealekuan debekatua dagoela motordun ibilgailuekin ibiltzea