2020/06/13

Ikastolako toldoa uda osoan egongo da jarrita

Umore Onako terraza eta udako ekintza desberdinetarako aterpe gisa erabili ahal izango da.

Aurtengo uda berezia izango dela dudarik ez dago. Jende pilaketak saihestu eta aldi berean ongi pasatzeko, neurriak askotariakoak izan daitezke. Hoien artean, herriko eragileek proposatutako hau. 

Ekainaren 4ean herriko eragileek (Udala, Umore Ona elkartea, Gurasoak, Gazteak, Etxerat...) egindako bileran normalean festetarako jartzen den ikastolako toldoa edo estalia, uda osorako jartzea erabaki zen. 

Horrela, Umore Ona elkarteko edariak kontsumitzeko terraza gisa erabiliko da eremu hau, muntaia egin eta ondorengo egunetan irekiko baita elkartea (aurrerago zehaztuko dira data zehatza eta berau erabiltzeko neurriak). Horretaz gain, udan zehar burutu daitezken hainbat ekintzetarako edo euria egiten duenerako aterpe gisa ere ongi etorriko da. 

Estaliaren muntaia ekainaren 20an egingo da, goizeko 8:30etan, eta herritar guztiak gonbidatuta daude bertara, denen artean lan xamurragoa izanen baita.