2019/11/14

Herritarrei eskainitako ordenagailu zerbitzua bertan behera

Igogailuaren lanak bukatzean berriz jarriko da martxan

Iraila bukaeran hasi ziren Udaletxean igogailua jartzeko lanak. Hori dela ta, Udal bulegoetan aldaketa batzuk eman dira. Orain arte herritarrek Ganbarako ordenagailuak erabiltzeko aukera bazuten ere, hilabete hauetan zerbitzu hau bertan behera geratuko da. Hala ere, lanak bukatu bezain laister, erabilgarri egongo dira ordenagailu hauek.