2020/06/25

Hernani alderako errepideko 5 kurba zabalduko dira astelehenetik aurrera

Lehendik zabaldu bai, baina asfaltatu gabe gelditutako kurbetan egingo dira lanak.

Duela urte mordoska errepideko kurba batzuk zabaldu ziren, eta ikusgarritasuna asko hobetu bazen ere, lanak guztiz bukatu gabe gelditu ziren. 

Astelehenean, ordea, Hernani alderako errepidean egindako lur-erauzketak asfaltatzen hasiko dira, bihurguneei zabalera gehiago emanez. 

Guztira 5 kurba zabalduko dia: Belakoko azpian, Bekoitxe inguruan, Anatxuri inguruan eta Arranbide baina lehenagoko bitan.