2023/02/27

Gizarte Zerbitzuen lokala Udaletxean kokatuko da hemendik aurrera

Bigarren solairuko gela bat egokitu da bertan zerbitzua eman ahal izateko.

Orain arte Santa Maria auzoan kokatzen zen Gizarte Zerbitzuetako lokala, baina hemendik aurrera udaletxeko bigarren solairura joan beharko dute zerbitzu hauen beharra duten herritarrek. 

Bertan egongo dira orain arteko langileak betiko ordutegi eta egunetan herritarrei beharrezko arreta emateko.

Zehazki astearte eta asteazkenetan emango dute zerbitzua gizarte langile eta hezitzaileek eta harrera eta autonomia, gizarteratzea eta haur eta familia alorra bezalako gaiak landuko dituzte, besteak beste. 

Bertaratu nahi dutenei 948510840 telefonora deitu eta hitzordua eskatzeko gomendatzen zaie.