Gazte Asanblada

2016an 25 urte bete ditu Gazte Asanbladak eta nabarmentzekoa da bere eragina herrian. Udaletxeko beheko solairua atondu eta bertan kokatu zuen egoitza lehenengo urtean. Gara bateko “zentrora” joan ziren gero bertako bi solairu erabiliz: goikoa gazteak elkartzeko eta behekoa kontzertuetarako. Ekintza ugari antolatu ditu Gazte Asanbladak bere ibilbide luzean, baina kontzertuek eman diote berari eta herriari, sonarik handiena. 90eko hamarkadan herria jendez gainezka betetzen zuten kontzertuak antolatu zituen, beste hainbat erakunderen laguntzarekin. Ikaragarria izan zen 20. urteurrena ospatzeko antolatu zuten egitaraua eta egin zuten lana, eta era berean, azpimarratzekoa, herri osoaren parte hartzea urteurrena zela-eta.