2017/12/10

Etxeak zaharberritzeko bulegoa

Etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko eskualdeko bulegoa Leitzan dago herritar guztion zerbitzura.

Goizuetako udalak, hainbat zerbitzu ditu bere baitan. Gehien erabiltzen direnak Gizarte Zerbitzua edota Mendialdea Mankomunitatea (zaborrak) diren arren, beste hainbat ere hor daude herritarren zerbitzura.

Ohar honen bidez herritarrei gogorarazi nahi diegu etxebizitza arloan, etxeak zaharberritzeko bulegoa ere badugula eskualdean. Bertan, beste hainbat lanen artean, etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko laguntzak tramitatu, dirulaguntzak kudeatu eta haien gaineko informazioa ematen da.

Etxebizitzak zaharberritzeko bulegoa:

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.
Helbidea: Leitzako Udala, Elbarren kalea, 1 (LEITZA)
Telefonoa: 948 51 03 10
Faxa: 948 51 08 16
E-Posta: jazpirotz@leitza.net