2017/01/26

Eskualdeko emakumeentzako genero indarkeria atenditzeko zerbitzu berria

Genero indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko bi zerbitzu zeuden orain arte Nafarroan: Tuteran eta Lizarran. Abenduaren 15ean, ordea, bi gune berri jarri ziren martxan: bata Tafallarako eta beste bat Iruñerriko eta Nafarroako Iparralde guztirako (Altsasutik Zangotzaraino atendituko duena). Guztiak ere, Nafarroako Gobernuko Zerbitzuak dira.

ZER DA?

Genero indarkeria sufritzen ari diren emakumeei harrera emateko talde espezializatua da. Lan-talde honek atentzio integrala (ikuspuntu ezberdinetako laguntza) ematen du. Horretarako profesional ezberdinek lan egiten dute zerbitzuan, hain zuzen ere: gizarte langilea, gizarte hezitzailea, psikologoak eta abokatuak.

Euskaraz ere aritzeko aukera bada.

NORI ZUZENDUA?

  • Genero indarkeria sufritzen ari direnentzat. (Edozein intentsitateko indarkeria artatuko da).
  • Ez da beharrezkoa salaketa aurkeztea.

ZER AURKITUKO DUGU ZERBITZU HONETAN?

  • Gaiaren inguruko informazio orokorra eta oinarrizkoa
  • Aholkularitza
  • Esku hartze psikosoziala
  • Lege kontuen inguruko informazioa
  • Lan-arloko argibidea
  • Laguntza ekonomikoen informazioa
  • Osasun-arloari buruzko argibidea
  • Babesaren alderdien informazioa

ZERBITZU HONEKIN HARREMANETAN JARTZEKO BIDEAK:

  • Zuzenean: deitu eta hitzordua eskatu: 948 00 49 52 / 948 00 49 53

Zerbitzua Iruñean dago, Valtierra kaleko 13. zenbakian, beheko pisuan (Orvinaren atzeko aldean)

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 19:00etara / Ostiraletan: 8:00etatik 17:00etara

  • Gizarte Zerbitzuen bitartez
  • Genero indarkeria sufritzen ari direnentzako harrera zerbitzuen bidez

ZER LAN EGITEN DUTE?

  • Balorazioa (emakumearen egoera, familiarena, bere inguruko egoera…)
  • Plan pertsonalizatua diseinatzen dute (psikologoek eta gizarte langileek)
  • Taldeentzako atentzioa ere badago.

 

 

Inkesta

Turismoa

Egutegia

Dokumentuak