2020/10/26

Eskolan komunetako irisgarritasun eta instalazioen berritze obrak egin dira.

2020ko uztaila eta abuztua bitartean egin dira lanak.

GOIZUETAKO ANDRES NARBARTE “Xalto “ Ikastetxe publikoan, 2020ko uztaila eta abuztua bitartean,  komunetako irisgarritasun eta instalazioen berritze obrak egin dira.

 

Obra hauen gainean Goizuetako Udalak, Hezkuntza Departamentuko Obra Atalari dirulaguntza eskaera  egin zion eta Unibertsitateetako eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 180/2020 Ebazpenaren bidez honakoa ebatzi zen: 

 

-Komunetako irisgarritasun obrarako dirulaguntzaren onarpena, 16.979,00€tako dirulaguntza

-Komunetako instalazioen obrarako dirulaguntza, erreserban gelditu zen dirulaguntza onarpenik gabe. Erreserbako zerrendan honetan 10.postuan zegoen Goizuetako Udala.Postu horretan egonik aukera haundiak zeudenez erreserbako zerrendatik onartutakoen zerrendara pasatzeko Goizuetako Udalak, “Xalto” ikastetxeko komonetako instalazioen obra egitea erabaki zuen,  24.796,43€tako (Bez-a kanpo)  gastua egin du eta behin betiko dirulaguntzaren onarpena egingo duen ebazpenaren zai dago.