Basauntz ehiza eta arrantza elkartea

“Basauntz” izena du ehiza eta arrantza elkarteak, 200 bazkidetik 130 ingurura jaitsi da, ehiza gutxitu egin delako, besteak beste. Goizuetan ehizatzen diren espezieak birigarroa, usoa, oilagorra, basurdea, azeria eta orkatza dira. Hegaztiak ehizatzeko 60 lurreko postuak daude, eta horiek egutegi batean zehaztuak daude eta aldiko hiru ehiztariz eta txandatuz pasatzen dira. Oilagorretan ordea, ehiztariak beren zakurrekin ibiltzen dira barruti guztian barrena. Basurde ehizan aritzen diren hiru koadrila daude eta talde bakoitza bere ingurune jakinean ibiltzen da. Hegaztien kasuan aipatzekoa da orain urte batzuk baino askoz gutxiago ehizatzen dela, usoaren ibilbidea aldatzen ari delako. Ez da ordea basurde, orkatz eta azeri ehizarekin horrelakorik gertatzen.