2021/02/21

Aurten ez da egur loterik izanen, baina haizeak botatako zuhaitzak aprobetxatzeko aukera egonen da.

Udalera deituta eskatu ahalko da etxerako egurraren aprobetxamendua.

Urtero garaitsu honetan irekitzen da etxerako egurra aprobetxatzeko loteak eskatzeko epea, baina aurten, Goizuetako Udalak ez du egur loterik eskaintzerik izango. 

Hala ere, azken haizeteek botatako zuhaitzen materialarekin 15 bat lote atera daitezkeela aurreikusten da. 

Hauek aprobetxatu nahi dituenak, izena eman beharko du astelehenetik aurrera Udal bulegora deituta (948514006). 

Lote hauek dei-ordenaren arabera esleituko dira, bukatu arte, eta materiala norberak ekarri beharko du dagokion puntutik.