2019/11/17

ARNASA GARA ekimenaren aurkezpena azaroaren 23an

Euskararen arnasguneek duten garrantzia azaltzeaz gain, "Kartzela" serie digitalaren kapitulu pare bat proiektatuko da.

Beste hainbat herritan egiten ari diren bezala, azaroaren 23an, ARNASA GARA aurkeztuko da Goizuetan. Euskararen arnasguneak zer diren azalduko da ekitaldi honetan. Horrez gain, "Kartzela" webseriearen bi kapitulu ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, baita seriean parte hartu duten bi aktoreren elkarrizketa entzuteko ere. 

Antolatzaileek esan dutenez, ekitaldi arina eta interesgarria izanen da, ideia garrantzitsu bat azaltzeko. 19:00etan  hasiko da, eskolako jangelan.

Han espero zaitugu!