2018/02/09

Batzarretako aktak eta alkatearen ebazpenak webgunean ikusgai

Udal gardenago baten aldeko pausoa eman eta dagoeneko ikusgai daude 2017ko azkeneko bi aktak, joan den urtarrilaren 30eko batzarrean onartuak gelditu zirenak.

Goizuetako Udalak, udal gardenago baten aldeko pausoa eman du. Herritar guztiei transparentzia osoz gure jardunaren berri emateko, batzar orokorretako aktak eta alkatearen ebazpenak www.goizueta.eus gure webgunean zintzilikatzen hasiko gara.

Aurrerapauso honen beste helburuetako bat, herritarrak eta udala elkarrengandik gertuago egotea da, eta horrela, edozein herritarrek, udalera joateko beharrik izan gabe, herriko etxean gertatzen denaz sarean informatzea.

Hementxe 2017ko azkeneko bi aktak, joan den urtarrilaren 30eko batzarrean onartuak gelditu zirenak.