2020/10/14

Azaroaren 8an eginen den azokarako izen ematea zabalik

Azaroaren 8an, mendialdeako azoka eginen da Goizuetan eta herritarrei bertan parte hartzeko deia zabaltzen zaie.

Azaroaren 8an eskualdeko azoka eginen da, bertako nekazari eta artisauek parte hartuko dutelarik. Herriko nekazari eta artisauek beraien ekoizpen eta produktuak saltzeko aukera izanen dute eta horretarako urriak 23a baino lehen udaletxean apuntatu beharko dira. Azoka honetan salmenta postuak soilik izanen dira eta ez da aziendarik izanen.

Covid 19-aren aurkako prebentzio eta babes neurria hartuko dira azokan: norabide bakarreko zirkuitua, aforo mugatua, gel hidroalkoholikoak, musukoaren erabilera...